Pedagogia Terapeutikoko Irakasleen Sare Profesionala

Inklusioarekin bat

Oraindik ez zara lagun?

Pedagogia Terapeutikoko Irakasleentzako Zerbitzuak

Sare profesionala

Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak dituzten ikasleekin lan egiten duten profesionalen sare zabala

Elkarteen geodirektorioa

HLPEak dituzten gazteen eta beren familien alde lan egiten duten elkarteak bilatu

w

Eztabaida foruak

Zure ikasleen inguruko HLPEen eta hezkuntza bereziaren inguruko esperientzia eta kezkak partekatu

Baliabideen kutxa

Zure ikasleen gaitasunen eta beharren arabera sailkatutako baliabideak zabaldu eta partekatu

Pedagogia Terapeutikoko Irakasleok eta Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak dituzten gazteekin lan egiten duten hezkuntza arloko beste espezialistek, sare profesional hau osatzen dugu

ProfeNEE-n badakigu pedagogia terapeutikoko profesionalok askotan baliabide falta sumatzen dugula gure eguneroko lanan. Horregatik sare hau HLPE-ak dituzten ikasleekin lan egiten duten ondorengo profesionalen eskutara zabaltzen dugu, ezaguera trukatzeko eta ideak elkartrukatzeko toki gisa:

  • Pedagogia Terapeutikoko Irakasleak PT
  • Kontsultoreak
  • Aholkulariak
  • Hezkuntza Laguntzako Espezialistak
  • Beste irakasleak
  • Hezkuntza arloko elkarteak

HLPEak dituzten gazteen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin lan egiten baduzu, elkar zaitez Pedagogia Terapeutikoko irakasleentzako sare profesionalera. Izena eman ezazu eta bat egin ezazu Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoren bat duten ikasleekin lan egiten duten profesionalekin.

irakasleentzako zerbitzuak

Pedagogia Terapeutikoko Komunitatea

Pedagogia Terapeutikoko Irakasleei zuzendutako Sare Profesional berria bisita ezazu. Sare profesional honek pedagogia terapeutikoko irakasleak eta HLPBren bat duten gazteekin lan egiten duten profesionalak harremanetan jartzen ditu. Pedagogia Terapeutikoko Irakasleentzako Sare Profesionala ezagutu nahi duzu?

Hezkuntza arloko elkarte bilatzailea

Sartu espainiako ikastetxeekin batera lan egiten duten elkarteak azaltzen dituen geodirektoriora. Elkarte eta erakunde publiko eta pribatu hauek Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak dituzten gazteen bizi kalitatea hobetzeko eta inklusioa bermatzeko helburuarekin egiten dute lan. HLPE-ak dituzten gazteei eta hauen familiei laguntzen dieten elkarte kopuru handiena bilatzen eta biltzen saiatu gara, ikastetxeekin batera gazte hauen beharrei erantzun egokia emateko ahalegintzen direnak alegia..

Ideiak eta esperientziak elkartrukatzeko lekua

Hezkuntza teoria ugari dago, guk diogun bezala, laborategi batean sortuak. Gure ustez, askotan, atmosfera eta baldintza kontrolatu batean sortutako teoria eta proiektuak izan daitezke. Izan ere, irakasleok gelan gauzatu nahi ditugunean, aurreikusten ez genituen aldagaiak agertzen zaizkigu; nagusiena ikastaldean nabaria den aniztasuna delarik. Hori dela eta, plataforma hau sortu dugu non Pedagogia Terapeutikoko irakasleok eta beste profesionalek guere esperientziak eta zalantzak zabaldu ditzakegun. Hortza, Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak dituzten ikaslei ematen diegun arretaren inguruko eta eguneroko praktikan oinarritutako bizipen eta proiektuak elkarbanatu ditzakegu hemen..

Pedagogia Terapeutikoko Baliabideak

HLPEen arabera sailkatutako baliabide materialak elkartrukatu. Baliabide hauek egunero gaitasun aniztasun handia duten ikasleekin lan egiten duten gu bezalako hezkuntza-profesionalek sortuak dira. Luze ematen dugu gelarako baliabide materialak geure ikasleen gaitasunera egokitzen; eta gu bezala beste hainbat profesional beren eskoletan estatu osoan zehar. Hortaz gu, Pedagogia Terapeutikoko irakasle garelarik, materialak egokitzen hainbeste denbora eman ordez, ikasleekin ahalik eta gehien egoteko aukera sustatu nahi dugu, eta hona hemen horretarako sortu dugun biltegia..

Irakasleentzako zerbitzu osagarriak

Erantzukizun Zibileko Asegurua

Pedagogia Terapeutikoko irakaslei eta beste irakaslei zuzendutako eta egokitutako Erantzukizun Zibileko Asegurua.

Arreta psikologikoa

Hezkuntzan lan egiten dugun profesionalek jasaten dugun antsietatea eta estresaren tratamenduan espezializatutako Arreta Psikologikoko Zerbizua

Guri zuzendutako Eranzukizun Zibileko Asegurua kontratatu dezakezu. Badakigu ikastetxeek normalean beren langileak babesten dituen asegururen bat kontratatuta dutela, baina gu ere hezkuntza arloko profesionalak garelarik, gure eguneroko lanean babestuta sentitzearen lasaitasuna behar dugu.

Aseguru hau gure lanbideak dituen arriskuei egokitutako babesak eskaintzen dizkigu, gure arloan espezializatutako zerbitzu juridikoa eskainiz 24 orduko arreta telefonikoz alegia. Gainera, lanean gaudelarik istripuren bat dela eta gure ikasleren batek jasotako minaren erantzule egingo baziguten, asegurua geure defentsaz arduratuko litzateke. Eta berdin gertatuko litzateke guk lanean jasan genezake istripuekin. Iritsi da geure lanpostuan babestuta sentitzeko garaia.

Bakarkako Arreta Psikologikoa jasotzeko zerbitzu osagarria eskaintzen diegu gure erabiltzaile erregistratuei. Pedagogia Terapeutikoko irakasle garenez, gure lanbideak dituen faktore ansiogenoak gertutik ezagutzen ditugu.

Hori dela eta, geure erabiltzaileentzako abantailak dituen hautazko zerbitzu hau eskaini nahi dizuegu, antsietatearen eta estresaren tratamenduan espezializatutako psikologo profesionalen eskuz. Gure plataformaren lagun bazara, Arreta Psikologikoko zerbitzua kontratatzeko aukera izango duzu. Iritsi da pedagogia terapeutikoko irakasleok geure beharrak entzuteko eta hauei erantzun bat emateko garaia. Horregatik gure beharretara egokitutako zerbitzu hau eskaintzea erabaki dugu.

Gure helburua Pedagogia Terapeutikoko Irakasleei eta HLPEak dituzten ikasleekin lan egiten duten beste profesionaleei beren eguneroko lanean laguntzea da. Horretarako profesionalak harremanean jartzen dituen profeNEE sare profesionala diseinatu dugu.
Profesionalak elkarren artean komunikatzeko eta zalantzak elkarri argitzeko ingurunea sortu dugu alegia, non irakasleok ere baliabideak partekatu ahalko dituzten. Izan ere, modu honetan ikastetxe desberdinetan kokatuta dauden irakasleak ingurune profesional batean eta nahi duten momentuan elkarrekin komunikatu ahal izango dira.

Unai Antón Garmendia

Pedagogia Terapeutikako irakaslea, profeNEE-ko sortzailea

Pedagogia Terapeutikoko Irakasleen beharren zifrak. Geure hitza

Pedagogia Terapeutikoko irakasleen rola ezagutarazteko eta baloratuta izateko garaia dela uste dugu. Hori indartzeko Sare Profesional hau sortu dugu, non profesionalok helburu berdinarekin elkarrekin lanean egin dezakegun, geure bizipenak eta esperientziak estatu osoko profesionalekin partekatuz eta elkartrukatuz. Horrez aparte, gure behar profesionalak ekiditzen dituzten zerbitzu anitzak sortu ditugu.

Plataforma hau diseinatzerakoan, hezkuntza bereziaren arloko profesionalen iritzietan oinarritu gara. Horretarako, ikasleen aniztasunari erantzuterakoan nagusiak diren arazoak eta zailtasunak aztertu ditugu. Jarraian, zailtasun hauek aipatzen ditugu bat egiten duen pedagogia terapeutikoko irakasle kopuruaz lagunduta.

  • Praktikan oinarritutako esperientzien eta ezagutzen partekatzea eta elkartrukea 71.5% 71.5%
  • Hausnarketa 76.5% 76.5%
  • Beste profesionalek bizitako esperientzien ezagera 56% 56%
  • Ikasleen beharrei erantzuteko eta hauek aztertzeko denbora 50.5% 50.5%
  • Lanerako tresna zentralizatuta 75.6% 75.6%
  • Pedagogia Terapeutikoko irakasle irudiaren ezaguera eta zabaltzea 85% 85%
  • Denbora eta beharrezko baliabideak 79.3% 79.3%
  • Geure lanaren ezagutza eta balioa gizartean zabaltzea 49.7% 49.7%
  • Hezkuntza arloko aldizkarietarako, artikuluetarako era liburuetarako sarbidea 28% 28%
  • Etengabeko prestakuntza ekonomiko eta funtzionala 71.5% 71.5%

profeNEE-n etengabeko garapenean gaude. Gaur egun zerbitzu berri eta osoak eskaintzeko lanean jarraitzen dugu.

Hezkuntzarako Android APP-en diseinua

Z

Hezkuntza bereziko profesionalentzako prestakuntza moduluak

Pedagogia Terapeutikoko eta bestelako irakasleontzako lan-poltsa


verifyserptrade

GUREKIN KONTAKTATU

profeNEE-n zure pribatasuna babesten dugu. Zure datuak soilik zuk adierazitako zalantzak argitzeko helburuarekin zurekin kontaktatzeko eta profeNEE-ren funtzionamendurako erabiliko ditugu. Ez dugu inoiz zure informazioa partekatuko ezta salduko ere. Datuen trataeraren ardunaren inguruan informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, irakurri datuen babesaren inguruko oinarrizko informazioa.